2017 (14´01’’)

Erika eta Amancay “Euli-giro” antzezlanak elkartu zituen. Ordutik Z U L O ren proiektuan dabiltza lanean. Hau da beraien lehenengo film laburra zuzendari eta gidoilari moduan.

ZULOII

Erika Olaizola

( Azpeitia, 1989) 2007an Errealizazio ikasketak egin ondoren, 2009an aktore formatzen hasi zen. Geroztik , ikasten jarraitzeaz gain , aktore lanetan ere badabil, bereziki antzerki munduan. Bere azken antzezlana “Francoren bilobari gutuna”. Telebistan “Goenkale” eta zinean “Roberto Caston zuzendariaren Los tontos y los estupidos” ere egin du. “Euli-giro” antzezlanarekin sortu zen Kamikaz kolektiboaren kideetako bat da.

Amancay Gaztañaga

(Guayaquil-Ecuador, 1980) 2002 urtean lizentziatu zen Madrilgo R.E.S.A.D-en eta urte berean eskuratu zuen biolineko irakasle titulua. Antzerki lanetan, bost urtez ibili da mundu osoan zehar Lóm Imprebis taldearen “Quijote” antzezten. Tanttakarekin “Soinujolearen semearen” munduan galdu da. Kamikaz kolektiboaren sortzaileetako bat izan da. 2016an euskal antzerki topaketetan ikustelaren saria irabazi zuen “Sweeney” berak moldatu eta zuzendutako antzezlanarekin. Gaur egun berak idatzi eta zuzendutako “Hysteria” antzezlanarekin dabil

Sinopsia

Denok gara ezberdinak, denok ditugu beldurrak, ezintasunak,mugak… baina adorea? Denok al daukagu adorea? Istorio honetako bi protagonistak maite dira eta maitasun hori elkarrekin bizitzea hautatu dute.

ZULO
Fitxa teknikoa

Zuzendaritza: Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola
Gidoia: Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola
Muntaketa: Karlos Trijueque ( TAOM )
Soinua: Jagoba Ormaetxea
Musika: Eñaut Gaztañaga eta Raul Olaizola
Argazkigintza: Josu Torrealday
Efektu bereziak: Aitor Guerrer
Aktore nagusiak: Erika Olaizola eta Mikel Ibarguren
Ekoizpena: Kamikaz Kolektiboa eta Azpeitiko Paradisu Zinema