Hamarkadatik gora ibiltari, euskarazko zinemagintzako pieza freskoak erakutsiz, herriz herri. Eta halaxe jarraitzen du Laburbirak, mugimenduan, gure lurrotan zein Euskal Herritik kanpo, euskarazko zinegintzan sortzen ari denaren dosi txikiak zabalduz.

Euskaltzaleen Topaguneak helburu nagusi birekin antolatzen du Laburbira zirkuitu ibiltaria:  euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz. Ikusleei geurean sortutako perla hauez gozaraztea da Laburbiraren beste helburua. Ikusi 2017ko Laburbirako kartelera

Urte osoan zehar film laburrak aurkezteko aukera

Laburbiraren azken bi ediziotan deialdi zabala egitea erabaki da, laburrak euskaraz egiten dituzten guztiek euren lanak aurkezteko aukera izan dezaten. 2018ko ediziorako lanak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 15era arte izango dugu zabalik.  Filmak aurkezteko baldintzak hemen

lbb