benito-ansola-logoa

Benito Ansola Sariak hiru edizio bete ditu gazteei euskarazko ikus-entzunezko berriak ekoiztu ditzaten bidea zabalduz . David Zabala, Paul Urkijo eta Aitor Gametxo lekeitiarrak eta Joseba Ubeguraga gernikarra dira horren hiru adibide, baita Maider Fernandez eta Maria Elorza donostiarrak ere.  Askok bide oparoa urratu dute Benito Ansola beka irabazi zutenetik.

Euskal kultura zabaltzen eta euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizle gazteei laguntza ematen jarraituko du Euskaltzaleen Topaguneak, orain arte bezala beste batzuk ere bidelagun izaten baditu.

Lekeitioko Udala, EHUren Mikel Laboa katedra eta Eusko Jaurlaritzari eskerrik beroenak bekari bultzada ematearren eta, nola ez, Euskal Zine Bilerari (euskarazko zinemaldi bakarra), Benito Ansola Saria gurekin, eskuz-esku, antolatzen jarraitzearren.