Sari banaketa eta emanaldia, maiatzaren 26an

Bukatu da! Bukatu da Kameratoian lanak aurkezteko epea… eta epaileek irabazleak aukeratu dituzte jadanik!

Ikus-entzunezko guztien emanaldia eta sari banaketa, larunbat honetan, maiatzaren 26an, izango da. Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan elkartuko gara, arratsaldeko 19:00etan. Lander Otaolaren gidaritzapean, emanaldi ostean ezagutuko ditugu saridunen izenak!

Parte hartzaileak, gogoratu hiru sari banatuko direla: 1.500€, 1.200€ eta 900€.  Oier Plaza (bideogilea), Hibai Castro (dokumentalgilea) eta Rosa Martin Sabaris (EHUko irakaslea) izan dira aurtengo epaileak, eta jasotako bideo guztiak aztertu dituzte.

Ekarri zuen lagunak, senideak… eta gonbidatu nahi dituzuen guztiak!  Ekitaldi ostean lunch txiki bat ere izango dugu.

Zorte on denoi!

Kameratoia, maiatzaren 12an Gernika-Lumon

Facebooktwitter
youtubeflickr