Rallya hastear da! Ostiralean elkartuko gara

Harrera ezinhobea izan du aurtengo rallyak, guztira 26 taldek eman duzue izena IX.Kameratoian. Orain erronkari aurreko egiteko ordua heldu da, gaia eta ezaugarriak jaso eta erlojuaren kontra lehiatzeko unea.

Gogoratu abenduaren 6an, ostirala, 11etan Durangoko Azokako Irudienea gunean (Durangoko Zugaza Zinema) hitzordu bat dugula.  Ezaugarriak eta gai nagusia zeintzuk izango diren jakinaraziko dizuegu, azalpenak jasoko dituzue eta 48 orduko rallyari hasiera emango diogu!

Ezaugarri asko Durangoko herriarekin zerikusi zuzena izango dute, beraz abenduaren 6ko hitzordua lokalizazio eta ezaugarri hauek grabatzeko aprobetxatu ahal duzue. Ekarri kamera eta gainontzeko tresnak aldean eta ekin lanari, esperientzia ahaztezin hau topera bizi.

Laster arteee!

Durangoko Azoka mapa txikia

Facebooktwitter
youtubeflickr