2017ko urritik 2018ko urrira bitarte Euskal Herrian antolatutako euskarazko film laburren rally edo lehiaketen arteko topaketa izango da abendukoa.  Lehiaketa hauetan lehen bi postutan geratu diren film laburrek hartuko dute parte Irudieneako finalisten finalean.

Euskal Herriko lehiaketa guztietako finalistak izan nahi ditugu abenduko finalean eta, horretarako, Euskaltzaleen Topagunea harremanetan jartzen dabil lehiaketetako antolatzaileekin. 2018ko egutegi zehatz bat ari gara osotzen lehiaketa guztiekin.

Euskarazko film laburren lehiaketaren bat antolatzen baduzu eta oraindik ez bagara zuekin kontaktuan jarri:

mesedez,  azpiko formulario hau bete edo idatzi  johana@topagunea.eus helbidera. Izugarri eskertuko dizuegu.