• Parte-hartzaileak 18 eta 35 urte bitarteko gazteak izango dira.
  • Webguneko Izen-emate fitxa bete behar da derrigorrez, azaroaren 25a baino lehen.
    • Izen emate fitxa betetzen duten lehen 30 taldeek soilik izango dute bermatua parte hartzeko aukera, eta gainontzekoak itxarote zerrendan sartuko dira.
  • Abenduaren 3an, goizeko 10:30ean Durangoko Azokako Irudienea ikus-entzunezkoen plazan egingo den aurkezpen ekitaldian, lanen gaia eta ezaugarriak zeintzuk diren adieraziko da.
    • Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da talde bakoitzeko gutxienez parte-hartzaile bat abenduaren 3ko aurkezpenera etortzea.
  • Ikus-entzunezko lanak egiteko, taldeek beraien ekipo propioa erabiliko dute. Antolakuntza ez da ekipoen galera edo ezbeharren erantzule egingo.
  • Ikus-entzunezko lanek, gehienez 6 minutuko iraupena izango dute.
  • Txostenean adierazitako 10 ezagugarrietatik, gutxienez 3 islatuko dira ikus-entzunezko lanetan.
  • Hizkuntzaren presentzia ezinbestekoa izango da, ahozkoa edo idatzizkoa, euskara hutsean.
  • Lanak formatu digitalean sortu behar dira, gutxieneko bereizmena 1280×720 px. eta gehienez 1920×1080 px-ekoa izango delarik.
  • Onartuko den formatua honakoa izango da:  .MP4 codec h264. eta audioa .wav formatuan.
  • Abenduaren 5ean eguerdiko 12:00ak baino lehen, antolakuntzak ikus-entzunezko lanak jasoko ditu. Bi aukera dude lanak antolakuntzari helarazteko:

*Edozein kasutan, artxiboak egoera onean jaso direla baieztatuko du antolakuntzak.

  • Kameratoian ekoiztutako lan guztiak Creative Commons AITORTU-PARTEKATU lizentziapean zabalduko dira. Horren arabera, egileek baimena ematen dute euren lana edozeinek ikusi, erakutsi edota berrerabiltzeko, beti ere egiletza aitortuz eta eratorritako lanak baldintza berdinetan partekatuz. Informazio gehiagorako, ikus: http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu.
  • Antolakuntzak, beharrezko jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea du.
  • Arazo edo zalantzarik egonez gero antolakuntzak erabakitzeko ahalmena izango du.

* Lehiaketan parte-hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

 Sari banaketa ekitaldia Durangoko Zugaza zineman izango da(Durangoko Azkokako Irudienea, ikusentzunezkoen plazan)  abenduaren 6an, 18:00etan.

Saria jasotzeko ezinbestekoa izango da talde irabazleetako kideak sari banaketa ekitaldian bertan egotea.