Benito Ansola Lekeition jaio zen 1928ko abuztuaren 13an. Zortzi urte zituela, Bilbora joan zen tropa “nazionalak” sartu baino lehen eta, 13 urte zituela, Bergarako seminarioan sartu zen. Humanitateak, Filosofia eta Teologia ikasi ostean, 1953an apaiz ordenatu zuten Bilbon. Euskal zinea  bete-betean bultzatu du eta Zinegintzako irakaslea izan da Markinako Lanbide Eskolan. Era berean, Markinako zine-kluba eta Euskadiko zenbait herrialdetako zine-forumak ere zuzendu ditu. 1978an, Euskal Zinema Bilera antolatzen hasi zen ikasle ohi batzuekin. 24 urtez izan da Lekeitioko parrokoa.

2005ean AMALUR saria jaso zuen Donostiako Zinemaldiaren eskutik:

“Bai, horiek ziren baldintza nagusiak: zinema egitea, baina euskaraz. Garai hartan (70eko hamarkadaren amaieran) euskaraz eta erdaraz egiten zena bazegoen, baina guk euskara hutsean egitea nahi genuen. Euskal zinema da batzutan euskaraz eta beste batzutan erdaraz egiten dena. Baina bertokoa izanik bertoko kutsua izan behar du, nahiz eta balore unibertsalez hitz egin; hau da, maitasunaz, bakardadeaz, sufrimenduaz… horiek denak unibertsalak dira, eta, ondorioz, beti ulertuko dira. Hortaz, euskaraz egitea garrantzitsua da”

Benito-Ansola_-Amalur-saria-jasotzen

Benito Ansolari buruz Wikipedian