2017 (15’16’’’)

NIGHTSHIFTIIIzaskun Arandia  

Publizitatean lizentziatua eta Gidoigintzan masterduna, telebista eta zine produkzioan 15 urtez gorako esperientzia du. Ingalaterran ikus-entzunezko enpresa ugarirentzako lan egin ondoren, 2010ean IZAR Films sortu zuen eta AGUR ESATEA, bere lehenengo film luzea ekoiztu. Euskal Herrira 2013an itzuli zenetik gidoilari aritzen da, film laburrak ekoiztu ditu, bat zuzendu, antzezlan bat idatzi, ekoiztu eta zuzendu du eta bere bigarren film luzea ekoizten ari da, Maider Oleagaren IRA 26-2 dokumentala. Gaur egun 3 dokumental garatzen ari da: My Way Out, Lander Garroren Intsumituak eta Iban del Camporen Glittering Misfits.

Sinopsia

Gaua heldu da Donostiako La Paz auzo txirora. 40 urte pasatxo dituen Meryk zigarroari azken zurrupadak eman dizkio, sorterrian –Hego Amerikan- utzi behar izan zituen seme-alabez oroituz. Garbitzaile aritzen da erdiguneko antzoki batean, gaueko txandan. Antzezlana amaitu ostean, dena hutsik dagoela, iritsi da gaur antzokira. Harrera ingurua garbitzen hasi da, motibazio gabe lan egiteak dakarren nagikeria horrekin.  Baina gaur sekula garbitu ez duen leku bakarrera sartuko da: aktorearen kamerinora…

NIGHTSHIFT

Fitxa teknikoa

Ekoiztetxea: IZAR Films

TALDE TEKNIKOA

  • Gidoia eta Zuzendaritza IZASKUN ARANDIA
  • Zuzendari Laguntzailea MAIDER OLEAGA
  • Argazki Zuzendaria AMARA MOSTEIRO
  • Kamara Laguntzailea HEIDI OTADUY
  • Kamara Laguntzailea SANDRA GUEVARA
  • Elektrikoen Laguntzailea ALES PEREZ LARREA
  • Produkzio Arduraduna KRISTINA ZORITA
  • Produkzio Laguntzailea ARAN SANTOS
  • Produkzio Laguntzailea ANGEL ALDARONDO
  • Makilaia eta Estilismoa ALOÑA GALLASTEGI
  • Muntaia IBAN DEL CAMPO
  • Arte Zuzendaria LIERNI IZAGIRRE
  • Arte Laguntzailea NATALIE HICKEY
  • Arte Laguntzailea CHRISTIAN TUPPSTER
  • Zuzeneko Soinua JOKIN VALENZUELA
  • Postprodukzio Soinua HAIMAR OLASKOAGA
  • (Mediavox Estudio)
  • Musika: “Cumbia Villera de la Ciudad Armera” (Mursego)

TALDE ARTISTIKOA

  • Mery ENRIQUETA VEGA
  • Aktorea PATRICIA URRUTIA