Nekane Agirrek irabazi du Laburbirako saria

eguzkiloreaAurten, lehendabizikoz, Laburbiran lehiaketa bat antolatu dugu zirkuituko emanaldietara joan diren ikusleentzat. Zirkuituari buruzko galdera batzuk erantzunda, zuzenean zozketa batean parte hartu dute; asteburuko egonaldia bi pertsonentzat landa etxe batean.

Apirilaren 25ean egin genuen zozketa Euskaltzaleen Topagunearen Durangoko egoitzan eta Nekane Agirre Zumaiarra suertatu zen irabazle. Gozatu dezala sariaz, eta ea argazkiren bat bidaltzen digun Topagunera!

Facebooktwitter
youtubeflickr