Maria Elorza (1988, Gasteiz)

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Bartzelonan eta Sormena eta Ikerketa Artean masterra egin zuen EHUko Arte Ederretako Fakultatean.

mariaelorza.com

maria-elorza

 

2012an Benito Ansola Saria irabazi zuen Maider Fernández eta Aitor Gametxorekin batera Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa lana zuzentzeko. Film labur honek euskal gidoi onenaren saria irabazi zuen Zinebin, beste hainbat festibal eta zirkuitutan ibiltzeaz gain (Laburbira, LUPA dokumental mostra, Ikuska edo Albukerkeko Experiments on Cinema jaialdia, besteak beste).

Geroztik, bere lanak (bai bakarkakoa, bai Las Chicas de Pasaik kolektiboaren barne burututakoa) jaialdi eta ziklo ugaritara iritsi dira: Festival de Cine Europeo de Sevilla, Filmadrid, Alcances, L’Alternativa, Uruguaieko eta Nafarroako filmategiak (Cine Vasco: memorias y futuro(s) eta Salto al vacío. Huellas del audiovisual vasco actual zikloetan), Gipuzkoako Artista Berrien Programa, Zinergentziak, eta abar. Bere azken bi filmak Donostiako Zinemaldian estreinatu dira: Gure Hormek, Zabaltegi-Tabakalera sailean, eta Kalebegiak, Belodromoan.

Gainera, 63. Donostia Zinemaldiko Irizar Sariaren epaimahai-kide izan zen eta, 2015etik, LUPA Dokumental Mostraren lantaldean eta Tabakalerako Kultur Proiektuan dokumentazio teknikari moduan aritu da.

Filmografia

evocaciones_fotograma

Gure Hormek (Las chicas de Pasaik, 2016)

Donostia Zinemaldia, Zabaltegi-Tabakalera saila

La chica de la luz (Las chicas de Pasaik, Kalebegiak filmaren barne, 2016)

 Donostia Zinemaldia, Belodromoa

Zineminak (2016)

zinea.eus atarirako bideo-saiakera labur sorta

Agosto sin ti (Las chicas de Pasaik, 2015).

  • Zinebi, Zinergentziak saila
  • Festival de Cine Europeo de Sevilla
  • Filmadrid
  • Alcances

Evocaciones. Retrato de mi madre (2015).

  • Zinebiko Caminos de ida y vuelta. Miradas cinematográficas sobre el exilio interior
  • Bideodromo

Errautsak (Zinergentziak programaren barne egindako talde-filma, 2014)

Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa (Maria Elorza, Aitor Gametxo, Maider Fernández, 2013).

  • Euskal gidoi onenaren saria Zinebin
  • Lupa Dokumental Mostra
  • Experiments on Cinema (Albuquerque)
  • L’alternativa, Hall Selecciona sailean

Antología de conversaciones cotidianas (2011)

XLIV Gipuzkoako artista berrien leihaketarako aukeratutako bideo-instalazioa