Lekeitiko Zine Bilera, lanak aurkezteko epea zabalik

zinebilera argazkia

35. Euskal Zine Bilera azaroaren 27tik abenduaren 1era izango da, Lekeition.

Ekitaldian edozein film egilek hartu dezake parte, eta hiru arlotako lanak aurkeztu daitezke, beti ere euskaraz: sormenezkoak, argumentuzkoak eta argumentalak edo erreportajeak. Ikus-entzunezkoek gehienez 30 minutuko iraupena izan behar dute.

Izen ematea irailaren 7ra arte dago zabalik, eta onartutako lanak Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan emango dira. Informazio gehiago Zine Bileraren atarian daukazue.

* Lekeitio Zine Bilera, kartela

* Lekeitio Zine Bilera, oinarriak

Facebooktwitter
youtubeflickr