2018 (3’00”)

Irati Murua

Irati- MuruaArte Ederretako azken bi kurtsoetan, erosotasuna animazioan topatu duen ikasle bat naiz. Denboraren presioaren eraginez, programa digitalez baliatu izan naiz, gehien bat, lanak burutzeko; hala ere, animazio tradizionaleko teknikak ere landu ditut programa hauetan. Teknika hauekin lortutako emaitzak aberatsagoak, emozionalagoakl eta hurbilagoak direla iruditzen zait.

Sinopsia

Animazio film labur honetan, nire amona Asunek gaztaroan bizitako gertaera bat irudikatzen saiatu naiz. Hernanin gertatu zen, 50.hamarkadan, nire amona Asunek 16 urte zituela: misioetatik etxera bueltan zihoazen bost lagun, tren geralekuko bidetik barrena. Amona Asun eta Mari Karmen lehenak zihoazenm beste hirurak, berriz, atzean tebeoekin despistatuta.

Zapatak1

Fitxa teknikoa

  • Bideo-formatua: Quick Time (mov) 16:9
  • Erabilitako programak: Illustrator, After Effects eta Photoshop