19. KAMERATOIA

Beste urte batez Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rally ezagunena dator Lekeitiora. 18 eta 26 urte bitarteko gazte sortzailea bazara hau da zure lehiaketa! 

Aurton 19. edizioa ospatuko dugu Lekeitioko Euskal Zine Bileraren jaialdiaren barruan eta urriaren 20tik 22ra bitartean Lekeitioko kaleak kamaraz beteko ditugu. 

Sariak irabazteak gaiz, soinuari buruzko doako masterclass batean parte hatzeko aukera izango duzue eta hori gutxi balitz, Lekeition urriaren 20ko gaua doan igarotzeko aukera izena ematen duten lehen 20 lagunentzat.

OHARRA: EHU eta HUHEZIko ikus-entzunezko ikasleek aukera askeko kreditu 1 lortzeko aukera dute

LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

Hauek izan dira edizio honetako irabazleak! Zorionak eta mila mila esker parte hartu duzuen guztiei! Datorren urtera arte!

EPAILEAK

ESTIBALIZ URRESOLA

Zuzendari laudiotarrak ibilibide luzea du zinemagintzan. Bere azken filmak 20.000 especies de abejas (2023) arrakasta handia izan du ez bakarrik 2023ko Berlinaleko zine jaialdian baita Malagako Zine Jaialdian ere. Bere palmaresean Cuerdas (2022) Cannesko Kritikaren asteko Rails d ‘Ory saria eta Forque jaialdiko film labur onenaren saria jaso zuena eta Polvo Somos (2020) bezalako titulu arrakastatsuak ditu. 

AITZOL SARATXAGA

Gidoilari, zuzendari eta musikagile bilbotarra. 2017an, kameren atzean jartzea erabaki zuen, 2018ko FANT-Bilbao Jaialdian saritutako Ziren zuzendari gisa debutatzeko. Zuzendaritzan eta gidoian jarraitu zuen Basoan (2018) lan esperimentalarekin. Bere azken lanak Lanbroa (2022) Lekeitioko Euskal Zine Bilera jaialdiko Zuzendari Onenaren saria jaso zuen. 

SOINUA LANTZEKO AHOLKUAK

Aurreko edizioetan gai ezberdinak jorratu genituen: zuzendaritza Aitor Arregirekin (Trinchera Infinita), interpretazioa Aitziber Garmendiarekin (Erlauntza) eta  gidoilaritza Paul Urkijorekin (Errementari). Urte honetan soinuan jarriko dugu begirada Asier Renteria musika eta soinu ekoizlearen eskutik.

Bermeotar honen ibilbidean hainbat pelikula eta dokumentalentzako eginiko musika eta soinua aurkitzen dira, besteak beste,  Hate Songs (Alejo Levis), Rwenzori, The Source of Life (Aner Etxebarria), Izaro, Limoiari Eztia (Badator) edo Eñaut Elorrietarentzako eginiko Esna Kanta (Arriguri) bideoklip/dokumentala.

Urriak 20, arratsaldeko 18etan. DOAKOA
Lekeitioko Kultur Etxean.

GAU BAT DOAN

Jakin badakigu Lekeitio askorentzat oso urrun gelditzen dela, eta horrexegatik gonbidatu nahi ditugu parte-hartzaileak asteburua bertan igarotzera. Egonaldi gastuekin laguntzeko asmoz antolakuntzak izena ematen duten lehen 20 partaideentzat urriaren 20ko gaua (ostirala) DOAN izateko aukera izango dute. 

Egonaldia eta gosaria Lekeitioko Trinkete Aterpetxean izango da, honela talde guztia gela bakarrean egoteko aukera izango du. Honela laburmetraia egiteaz baino ez zarete arduratu behar hurrengo 36 orduetan!

1.200 € SARITAN

Lekeition lagunekin asteburu pasa sormen lanetan egoteko planak ez du preziorik! Hala ere, lan guztiak pantaila handian ikusteko aukera izango da urriaren 22an eta 3 lan hoberenak aukeratu eta sarituko ditugu:

1.SARIA – 800 € eta  DemaSA lehiaketan parte hartu du.
2. SARIA – 350 € eta DemaSA lehiaketan parte hartuko du.
PUBLIKOAREN SARIA

Sari banaketa, urriaren 22an izango da 16:30tan Lekeitioko Ikusgarri Zineman

IKUSI AURREKO EDIZIOETAKO LABURMETRAIAK

· Azken nobedadeak·

  Gai zara 36 ordutan film labur bat egiteko? 18 eta 26 urte bitarteko gazte sortzailea ...

Euskaltzaleen Topaguneak Lekeitioko Udala eta Euskal Zine Bilerarekin batera antolatzen duen ...