Laburbirarako filmak aurkezteko azken eguna abenduak 15

LBB_lanak300x2002015etik hona ekoiztutakoak, fikziozkoak eta 18 minututik beherakoak izan behar dute. Datorren urtarrilean aukeratuko dira 2018ko edizioan eskainiko diren lanak.

Urte osoan zehar ari gara jasotzen sortzaileek bidalitako lanak, hirugarren urtez deialdi zabala egin dugulako film laburren zirkuiturako lanak jasotzeko. XV.edizioa beteko du 2018an Laburbirak, helburu sendo batekin: sortzaileen lanak ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako zineaz gozaraziz.

Topaguneak, euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileei bultzada emateko, beste hiru egitasmo ere antolatzen ditu: Benito Ansola Saria, Durangoko Azokako Irudienea gunea eta Kameratoia.

Abenduaren 15era arte

Laburbirarako filmak leire@topagunea.eus helbidera bidali behar dira. Urte osoan zehar dago lanak bidaltzeko aukera, baina abenduaren 15a baino lehen jasotakoak sartuko dira 2018ko Laburbirarako aukeraketan. Beranduago jasotakoak 2019ko Laburbirarako gordeko ditugu.

Hurrengo Laburbira 2018ko martxoa eta apirila bitartean izango da. Iazko edizioan, besteak beste,  New Yorken, Londonen eta Parisen ikusi zituzten Laburbirako filmak.

Laburbirari buruzko informazio guztia, iazko kartelera, lanak aurkezteko baldintzak zeintzuk diren, hemen azaltzen da.

 

 

Facebooktwitter
youtubeflickr