Laburbirarako film laburrak abenduaren 21era arte jasoko ditugu

XVI.Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, martxoaren 18tik apirilaren 17ra ospatuko dugu. Gogorarazi nahi dugu zabalik dugula datorren ediziorako lanak jasotzeko deialdia, abenduaren 21era arte. 

Euskarazkoak izan behar dute, 2016tik hona egindakoak,  fikziozkoak eta 18 minututik beherakoak.  Ezaugarri horiek betetzen dituen film laburren bat egina izanez gero, bidali Euskaltzaleen Topagunera, leire@topagunea.eus helbidera.

Filmak aurkezteko baldintzak

2018ko abenduaren 21era arte aurkeztu ahal izango dira lanak eta interesatuek, honakoak aurkeztu beharko dituzte:

  • Sortzailearen datuak eta aurkezpen laburra (4-5 lerrotan bere ibilbidea, argazki eta guzti).
  • Filmaren sinopsia
  • Filmaren fitxa teknikoa
  • Filma bera, euskarri digitalean (mp4, mov…)

Informazio gehiago hemen.

Facebooktwitter
youtubeflickr