Hamarkadatik gora ibiltari, euskarazko zinemagintzako pieza freskoak erakutsiz, herriz herri. Eta halaxe jarraitzen du Laburbirak, mugimenduan, gure lurrotan zein Euskal Herritik kanpo, euskarazko zinegintzan sortzen ari denaren dosi txikiak zabalduz.

Garai bateko antzerkilariek bezala, errondan bisitatzen ditu herriak, zer ekarriko duen zain izaten diren zaletuei azken nobedadeak aurkezteko, hurbiletik. Etenik ez duten euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileen perlak dira Laburbirak erakusten dituenak, azken urtean jasotako lanak.

Laburbira zirkuitu ibiltariak hamalau urte beteko ditu 2017an, bideak urratzen bi helbururi eutsiz: euskarazko sortzaileen kalitatezko lana ezagutaraztea, ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez, eta ikusleei geurean sortutako zinearen mokadu hauez gozaraztea.

lbb