Laburbira sentsazioz josita dator

Otsailaren 28an Bergaran hasi eta martxoaren 27an Arrasaten amaituko da. Guztira 29 herri bisitatuko ditu, tartean London, Paris eta València.

Umorea, intriga, kritika, gure historiari begirada, kulturaren eta hizkuntzaren transmisioari keinua  dira, besteak

TAZAN 2017 ( 11’ ) UDA films

TAZAN 2017 ( 11’ )
UDA films

beste, aurtengoek dakartena. Sentsazioz jositako 8 piezekin osotu dugu aurtengo emanaldi puska; publikoari gozarazteko emozio karga bat.

Hamabost urte beteko ditu aurten zirkuitu ibiltariak, euskarazko sortzaileen lana ezagutaraziz eta ikusleei hemen, euskaraz sortutako film freskoez gozaraziz. Bat ezik (“Zulo”) beste guztiak 2017an sortutakoak dira. Guztien artean ordu eta laurdeneko emanaldi bat osotzen dute. 2017an zehar sortzaileek bidalitako lan guztien artean aukeratu zituzten Euskaltzaleen Topaguneko kideen artean, ikus-entzunezkoetan aditu bat tarteko, zenbait irizpide oinarri hartuta.

 

Gazteen lanak gehituz

Nabarmentzekoa da 20-25 urteren bueltako  gazteek egindako filmak ugaritzen ari direla Laburbiran.  Kameratoiko lehen saria irabazten duen lana zuzenean sartzen da Laburbira zirkuituan (aurten “Tazan” lana)​. Halaber, “Higadurak” lana 2017ko Kameratoia rallyan parte hartu zuen film labur bat da, 48 ordutan egindakoa; beraien kabuz bidali zuten lana Laburbirako aukeraketarako eta zirkuiturako aukeratu zuen epaimahaiak.

KREBA (2017, 11’00’’) Oier Fuentes

KREBA (2017, 11’00’’)
Oier Fuentes

Kartelera eta egutegia

Film laburren zirkuituak honako herriak bisitatuko ditu aurten:  

Bergara, Ordizia, Azpeitia, Lazkao, Sestao, Ermua, Etxebarri, London, Usurbil, Sondika, Paris, Getaria, Gasteiz, Larraintzar-Ultzama, Irun, Soraluze, València,  Zumaia, Hondarribia, Areatza, Arespalditza, Oñati, Azkoitia, Basauri, Hernani, Biasteri, Igorre, Mutriku eta Arrasate.

 

ZULOIIZuzendariekin bertatik bertara                                  

Sei herritan, film laburrak proiektatzeaz gain, zuzendari batekin solasaldia izango da. Modu horretan, sortzaileek beraien lana publikoari zuzen-zuzenean azalduko die, eta ikusleek ere, zuzendariekin patxadan hitz egin ahalko dute, etxeko sofan baleude bezala: Basaurin, Arespalditzan, Arrasaten, Ermuan, Larraintzarren eta Irunen.

 

 

Facebooktwitter
youtubeflickr