Laburbira 9 film laburrekin dator aurten
Martxoaren 18an hasi eta apirilaren 17ra arte, herriz-herri ibiliko da euskarazko film laburren zirkuitua. Bederatzi film laburrek osotutako ordubete inguruko proiekzioa izango da aurten zabalduko duguna. Eskaerak egiteko epea itxi bezain pronto (otsailak 7) jakinaraziko dugu 16.edizioak zer ibilbide egingo duen. Bitartean, aurtengo kartelera duzue ikusgai!
Jadanik egina dago aurtengo zirkuituan izango diren filmen aukeraketa. Pozik gaude 2018an zehar, Euskaltzaleen Topagunean 29 film labur jaso genituelako aurtengo Laburbirako aukeraketarako. Eskerrik asko zuen film laburrak bidali dizkiguzuen guztiei; gogoratu 2020ko ediziorako lanak bidali ahal dituzuela aurtengo urte osoan zehar.
Euskarazko 9 film labur aukeratu dira XVI.edizio honetan herriz-herri zabaltzeko.
2019ko kartelera
-
- Begi ninien koreografia (Arrate Fernandez)
- Shell phone (Miren Mujika)
- Zapatak (Irati Murua)
- Ama (Josu Martinez)
- June (Arantza Ibarra)
- Hotzean garbitu (Maddi Barrenetxea- Marta Teijeira)
- Ilunpean (Iker Maguregi eta Andrea Martinez)
- Erroak (Ane Zuazubiskar)
- Handiak eta txikiak (Laida Ruiz)
Film guztien fotogramak, sinopsiak, egileen berri, hemen duzue.
Laburbira herriz-herri
Laburbirak, 2018an, hemen eta euskaraz sortutako laburmertraiak erakutsi zituen honako 29 herrietan:
Bergara, Ordizia, Azpeitia, Lazkao, Sestao, Ermua, Etxebarri, London, Usurbil, Sondika, Paris, Getaria, Gasteiz, Larraintzar-Ultzama, Irun, Soraluze, València, Zumaia, Hondarribia, Areatza, Arespalditza, Oñati, Azkoitia, Basauri, Hernani, Biasteri, Igorre, Mutriku eta Arrasate.
Beraien herrietara Laburbira ekarri nahi dutenek eskaerak egiteko aukera dute otsailaren 7ra bitarte, honako kontaktuetan: leire@topagunea.eus 674345756



