Laburbira: 35 herritan izango da aurten

laburbira-2019-sareak

Ordubeteko koktel esklusiboa

Laburbiraren hamaseigarren edizioa 9 film laburrekin dator, guztiak 2016 eta 2018a bitartean egindakoak:  maitasun istorioak, tentsio bizikoak, bi animaziozko lan, iraganeko kontakizunen bat, Behe Nafarroko istorio bat, majia, intriga eta umorea dira, besteak beste, aurtengoek dakartena.

Sortzaile gazteen lanak dira gehienak eta esperientzia luzeko zuzendarienak beste batzuk. Bederatzitik zazpi emakumeek zuzendutakoak. Denak uztartuta, ordubeteko proiekzioa osotu dugu; kalitatezkoa eta dibertigarria,  euskarazko film laburren zaleei merezi duten gozatua emateko.

Aurtengo kartelera hemen ikus dezakezue.

Hilabeteko gira

Martxoaren 20tik apirilaren 13ra bitarte, Laburbira giran ibiliko da euskarazko zinegintzaren dosi txiki eta freskoak zabalduz, honako 35 herrietan:

Bergara, Ermua, Usurbil, Berriozar, Areeta, Sestao, Hernani, Algorta, Dima, Areatza, Orkoien, Valladolid, Azkoitia, Paris, Eraso, Gasteiz, Larraintzar, Biasteri, Zuia, Iruña, Ordizia, London, Maeztu, Arespalditza, Mutriku, Arrasate, Etxebarri, Azpeitia, Oñati, Irun, Igorre, Soraluze, Zumaia, Mungia eta Valentzia.

Aurtengo emanaldien egutegia hemen duzue ikusgai.

Facebooktwitter
youtubeflickr