2017 (11’00’’)

KREBAIIOier Fuentes

Arrasate, 1985. Irudi eta soinuan espezializatutako Telekomunikazio Ingeniaria, ikus-entzunezkoen freelance gisa ari da gaur egun. Hainbat film labur eta dokumental egin ditu eta 2017an LekeitiokoEuskal Zine Bileran Zuzendari Amateur Onenaren saria jaso berri du. Kreba film laburrak berak ere Eibar eta Errenteriako Film Labur lehiaketetan Euskarazko Film Onenaren saria ere jaso du, hala nola Gidoi Onenarena Beste Begiradak festibalean.

Sinopsia

Zaintzari buruzko hausnarketa proposatzen du Krebak. Hala,definizioz, Kreba hiru gauza izan daiteke: pitzadura edo arrakala, hernia edo etena, eta itsasoak kostaldera itzultzen dituen objektuak. Kontua da: zer egin pitzadura, eten edota objektu horiekin?

KREBA

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Oier Fuentes
  • Gidoia: Amaia San Sebastián
  • Ekoizpena: Nuria Casal
  • Zuzendari laguntzailea: Iñigo Aranbarri
  • zuzendari laguntzailea: Kristina Zorita
  • Script-a: Miren Pérez
  • Argazki zuzendaria: Egoitz Albizu
  • Argazki-kamera laguntzaileak: Naroa Elkoro, Irati Martin
  • DIT: Beñat Herrero
  • Zuzeneko soinua: Asier Razkin, Amaia San Sebastián
  • Making OFFa: Jon Artola
  • Musika: José Ramón García, Willis Drummond
  • Artea: Aitzole Araneta
  • Aktoreak: Loli Astoreka, Iñigo Azpitarte, Oihana Maritorena, Mari Asun Pagoaga, Esther Uria, Peio Arnaez.

Festibalak eta proiekzioak

  • Donostiako Antzoki Zaharra (Bideoaldia, Estreinaldia)
  • Euskal Zine Bilera 2017
  • Donostiako Zinemaldia 2017 (Bideoaldia)
  • Asier Errasti Eibarko film laburren jaialdia 2017 EUSKARAZKO FILM LABUR ONENAREN SARIA
  • IKUSKA Pasaiako film laburren nazioarteko jaialdia 2017
  • Zinegin Festibala 2017
  • Errenteriako XXII. Film Laburren Jaialdia 2017 EUSKARAZKO FILM LABUR ONENAREN SARIA
  • Beste begiradak – Las otras miradas 2017 GIDOI ONENAREN SARIA
  • Beasaingo Gau Laburra 2017