Kameratoiaren 11. edizioko izen-ematea abian da

Kameratoia2015-web-kartelaAte joka da Kameratoia Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen XI.Rallya. Euskaltzaleen Topagunetik berriz ere irudimena eta sormena erakusteko aukera zabaldu gura diegu gazteei, haien freskura eta bizitasuna maite ditugulako.

Abenduaren 5etik 8ra, Irudieneatik, Durangoko Azokako ikus-entzunezko plazatik, kalera zabalduko da parte hartzaileen ekoizpen artistikoa. Aurten gazteek 50 ordu izango dituzte laburmetraiak sortzeko. Saridunen artean 3600€ banatuko ditu Topaguneak. Izena webgune honetan bertan eman daiteke; azken eguna azaroaren 30a da.(Lehen 30 taldeek soilik izango dute parte-hartzea bermatuta)

Abenduaren 5ean parte hartzaileek landu beharreko gaia eta ezaugarrien berri izango dute harrera ekitaldian eta, hau bukatu bezain pronto, Rallyari hasiera emango zaio. Abenduaren 7an 14:00ak baino lehen entregatu beharko dituzte parte hartzaileek bideoak, eta abenduaren 8an sari banaketa gala ospatuko da Durangoko Azokako Irudienea ikus-entzunezkoen plazan (Durangoko Zugaza zineman).

Facebooktwitter
youtubeflickr