Kameratoia: 24 ordutan eta Lekeition lo egiteko aukerarekin

Uda luzeagoa eta adrenalina gehiago nahi dugulako, aurten txankletetan bizitzeko moduko Kameratoia antolatu dugu. Izen ematea irailean zabalduko den arren, uztailean gatoz iragartzera: hortzak luzatzeko moduko plana delako eta plazak mugatuak izango direlako.

EuskKameratoia 2018al Zine Bileraren 41.edizioa zabalduko du ikus-entzunezko rallyak eta gazteek egun betez Lekeitio beraien kamerekin hartzea aurreikusten da. Aurten 24 ordutakoa izango Kameratoia eta egunean bertan Lekeition jarritako ezaugarriak agertu beharko dira film laburretan.

Urriak 6-7 Lekeition

Lagunekin Lekeition asteburu pasa on bat egiteko aitzakia perfektua da. Ikus-entzunezkoak maite dituzten gazteek galdu ezin duten aukera beraien abilezia probatzeko, dibertitzeko, jende berria ezagutzeko, Euskal Zine Bileraren partaide izateko. Aurten ere sari potoloak izango dira jokoan; 2600 euro hiru saritan banatuta.

Beste berrikuntza bat ere badu aurtengo Kameratoiak: nahi duenak aukera izango du Lekeitioko aterpetxean lo egiteko, prezio merke baten truke.

Izen ematea irailean

Asteburuko plana lotuta eta 2600 euro jokoan. Zer gehiago eskatu daiteke? Irailean zabalduko dugu izen ematea eta orduan jarriko ditugu oinarri zehatzak www.kameratoia.eus eta www.zinebilera.com webguneetan.

Plazak mugatuak izango dira aurten, beraz, agendan apuntatu hitzordua ahaztu baino lehen. KameON!

Facebooktwitter
youtubeflickr