Kameratoia azkarrago eta etorkizunera begira dator

Zabaldu berri dugu Kameratoian (Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallya) izena emateko epea. Lekeitioko Euskal Zine Bileran ospatuko da rallya eta aurten 24 ordu izango dituzte parte hartzaileek euskarazko film laburrak egiteko.

Beste berrikuntza batzuk ere badakartza aurtengo edizioak; besteak beste, partehartzaileek lan egiteko espazio bat izango dute erabilgarri eta Lekeitioko Trinkete Etxean lo egiteko aukera izango dute 15 euroren truke.

Kamerato18-irailaAAurten bigarren aldiz ospatuko dugu Kameratoia Lekeitioko Euskal Zine Bileran, Gazteen arteko topagune izan dadin rallya. Euskarazko zinemaldian etorkizunera begirako leihoa izango da Kameratoia, begiak “Zeru mugan” eta gazteengan jarrita.

Urriak 6-7 Lekeition

Urriko lehen asteburuan izango da Kameratoiaren 14.edizioa eta gazteek 24 ordu izango dituzte film laburra egiteko:

Urriaren 6an, 11:30ean partehartzaileei eskura banatuko zaizkie autengo gaia, ezaugarriak eta arauak biltzen dituen txostena eta 12:00etan puntuan hasiko da rallya.
Urriaren 7an, 12:00ak arte jasoko ditugu parte hartzaileen lanak (eskura zein online)eta 18:00etan Sari banaketa ekitaldia ospatuko dugu Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan.

Lan egiteko espazioa eta aterpetxea

Lekeition bertan lanak muntatzeko espazio bat jarriko da parte hartzaileen eskura eta nahi dutenek aukera izango dute Lekeitioko Trinkete Etxean lo egiteko, 15 euroren truke.

Ikus-entzunezkoak maite dituzten gazteek galdu ezin duten aukera  da, beraien abilezia probatzeko, dibertitzeko eta jende berria ezagutzeko.

Izen ematea irailaren 24ra arte

Hilabeteko tartea dagoen arren, komeni da lehen bai lehen izena ematea; batez ere, aterpetxean lo egiteko lekua lehen 20 pertsonentzat dagoelako bermatuta (gainontzekoak itxaron zerrendan sartuko dira).

Izena emateko hemen klikatu. 

Aurten ere asko izango da jokoan; 2600 euro hiru saritan banatuta. Talde irabazleak 1200 euro jasoko ditu, bigarrenak 800 eta hirugarrenak 600.

Bi onenak DemaSAra

Aurtengo beste berrikuntza bat da urte amaieran Topaguneak estreinatuko duen lehiaketa berri bat: DemaS.A (sortzaile amateurren dema Euskarazko film laburren bueltan, Euskal Herrian antolatzen diren rally edo lehiaketen arteko final handia izango da.

Abenduaren 9an izango da, Irudienean (Durangoko Azokan), final handia eta bertan parte hartuko dute lehiaketa bakoitzeko finalistek, tartean Kameratoiko lehen bi onenek.

Facebooktwitter
youtubeflickr
Erantzunik ez