Joseba Uberuaga (1981, Gernika) 

“Izena duena” proposamena aurkeztu eta Benito Ansola Sarien lehen edizioko irabazleetako bat izan zen Joseba, 2010ean. Eta hilabete batzuen buruan, 3Dn ekoiztutako animaziozko film labur bat erditu zuen.

 

Garai hartan aitortu zigunez “ganbaran gordeta nituen proiektuetatik egokiena iruditu zitzaidan. Euskal kulturarekin duen lotura, iraupen eta abarrengatik“.  Eta ez hori bakarrik, “Izena duena”  garai batean imaginatu zuen film luze baten zatitxo bat omen da.

“Izena duena” bukatu eta hilabetera jaio zen Josebaren alaba eta,  ganbara proiektuz beteta izan arren,  animazioaren mundua apur bat alboratuta dauka momentuz. Hala ere, duela sei urte esan zigunari eutsiko diogu guk “haurra unibertsitatean dabilenean hasiko naiz berriz lanean”.  Hala espero dugu, Joseba!