Izena emateko epea zabalik

Aurreko urteetako argazki bat

Zortzigarren urtez, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak KAMERATOIA Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu du, Gernika-Lumoko Udaleko Kultur Etxearekin batera.

Lehiaketaren helburuak gazte euskaldunen sormena  eta ekoizpen artistikoa bultzatzea dira. Horretarako, bost eguneko epea dute ikus-entzunezko lan baten gidoia idatzi, irudiak grabatu, edizio lanak burutu eta jendaurrean aurkezteko, beti ere antolakuntzak jarritako gai bati eta ezaugarri batzuei jarraiki. Kameratoilariek maiatzaren 12an izango dute lehen hitzordua, Gernika-Lumoko Kultur Etxean, bideoak egiteko gaia eta islatu beharreko irudien zerrenda denek batera jasotzeko.

Hortik hasita, esan bezala, bost eguneko epea izango dute kameratoilariek bideoa pentsatu, egin eta aurkezteko. Beranduenez ere maiatzaren 17an aurkeztu beharko dituzte bideoak, eguerdiko 12tan, eta orduan hasiko da epaimahaiaren lana. Aurreko edizioetan bezala, epaileek hiru sari emango dituzte, 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak.

Behin epaimahaiak erabakia hartuta, lehiakideek bigarren hitzordu bat izango dute, maiatzaren 26an Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. Orduko horretan, sortutako lan guztiak ikusteko aukera izango da, eta irabazleen izenak ere jakinaraziko dira.

Parte hartzeko baldintzak ondorengoak dira:

Facebooktwitter
youtubeflickr

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>