Kameratoiaren XIV.edizioa Lekeitioko Zine Bileran ospatuko dugu, urriak 6 eta 7an.

– Lehiaketaren aurkezpena: urriaren 6an, Lekeitioko Barandiaran aretoan (udaletxe azpian). Partehartzaileei eskura banatuko zaizkie aurtengo gaia, ezaugarriak eta arauak biltzen dituen txostena eta Kameratoia 2018ko akreditazioa. 12:00etan puntuan hasiko da rallya.

– Filmak entregatzeko epe muga: urriaren 7ko 12:00ak (eskura zein online

– Sari banaketa ekitaldia: urriaren 7an  Lekeitioko  Ikusgarri zine aretoan, 18:00etan hasita

– 2600 euro saritan.