11:00 – 13:00 Margolariamargolaria

Filma (ikusi trailerra)

Zuzendaria: Oier Aranzabal

Bidaia baten istorioa da hau. Mikel Urdangarin musikariak, goiz batez, Alain Urrutia margolariarekin skype bidez hitz egiten duenean hasten da. Azken honek margolan bat eskainiko dio Mikeli opari gisa, baina baldintza batez: haren bila etorri behar da Londresera.

Bidaia hori aitzakia hartuta, antzinako greziar mitoak eta kontzertu jendetsuak uztartuz, bere lanetik bizitzeko apustua egin duen artista baten eguneroko borroka ezagutuko dugu, sorkuntzaren alkimia, ezinaren izerdia, porrotaren itzala. Ospearen osteko bakardadea. Ia oharkabean, Mikel Urdangarinen labirintoaren erdigunean ezkutatutako giltzaraino iritsi arte.

13:00 – 13:30 Junejune

Film laburra. Zuzendaria: Arantza Ibarra.

June ez da baserriko neska arrunta… Oilarra desafiatzen du katamarka, hilerriak apaintzen ditu eskuz egindako lepokoekin, eguzkiaren izpiak hartu beharrean, ilargiarenak hartzen ditu baina, batez ere, artista hutsa da. June ez da ohiko neska eta, gainera, Junek sekretu bat dauka.

13:30 – 14:00 Ane eta Peio, amodio istorio bat piper arteanane-eta-peio

Film aurkezpena. Zuzendaria: Lara Izagirre.

  1. urtean produzituko den proiektuaren aurkezpena

14:00 – 14:30 Lou

2019an estreinatuko den film dokumental musikalaren aurkezpena.lou

Zuzendariak: Usua Garin, Andrea Lopetegi eta Izotz Barrio.

Lou Olangua 80ko hamarkadan euskal rockak izan zuen aurrenetako emakume ahotsa izan zen. Humedecidos, OK Korral edota Las Lagartas taldeetako abeslaria izan zen Lou. Baina ahots bat ez ezik, poderioa ere erakusten zuen oholtza gainean, bere jarrera eta itxurarekin. Probokatzaile bat zen.