11:00 – 11:45 Han eta hemen, zukhan-eta-hemen

Film laburra. Zuzendaria: Unax Blanco.

2017 krisi migratorio gisa izendatu duten hondamendiaren aurrean, hainbat boluntario talde ekimen, egitasmo eta ekintza desberdinen baitan euren denbora ematen dabiltza, han-hemenka: Maltatik, Aita Mari itsasoan atera da Salvamento Maritimo Humanitario gobernuz kanpoko erakundea Mediterraneoko uretan laguntza eskaintzeko asmoz.

11:45 – 12:30 Astelehenaastelehena

Film laburra (ikusi trailerra)

Zuzendaria: Jon Urraza

EHUko Doktoregoan Mike Leigh zine zuzendariaren aktoreen zuzendaritza bidezko zine sorkuntza metodoloa ikerketa bat da. Hipotesia: metodo hau, bai aktoreak pantailarako interpretazioan hezteko eta baita zine ikasleak, aktoreak zuzentzen ikertu eta ikasteko oso aproposa dela. Astelehena film laburra sorkuntza metodo horren bitartez sortu eta filmatu da.

12:30 – 15:00 Soinujolearen semeasoinujolearen-semea

Filma. Zuzendaria:  Fernando Bernues

(Sarrera gonbidapenarekin da. Irudienean eskuragarri)

Bernardo Atxagaren Soinujolearen Semea eleberrian oinarritutako filma: David hilzorian dago, eta Joseba, txikitako laguna, azken agurra ematera joan da Kaliforniara. Biak ETAko kideak izan ziren, Frankoren Diktaduraren azken urteetan. Davidek bere herritik alde egin behar izan zuen, bere kideek arbuiaturik. Orain, aspaldiko lagun hauek egiari aurre egin beharko diote, azken topaketa honetan.

15:00 – 16:45 Paddingtonpaddington 2

Haurrentzako zinea (ikusi trailerra)

“Hartzatxo abenturazalea”, mundu mailako arrakasta izan zuen film familiar honen jarraipenean, Paddington Brown familiarekin bizi da Windsor Gardens-en. Bizilangunen artean ezaguna egin da eta b ere alaitasuna eta marmelada nonahi zabaltzen ditu. Ehun urte beteko dituen Izeba Luci-rentzat opari aproposa bilatzen duen ahala, Paddington-ek trokelatutako liburu berezi bat aurkituko du Gruber jaunaren antigualeko gauzen dendan eta hainbat lanetan hasiko da liburua erosi ahal izateko.

17:00 – 17:30 Agur EtxebesteAgur-etxebertze

Filma. Zuzendariak: Asier Altuna eta Telmo Esnal

Hurrengo urtean estreinatuko den filmaren aurkezpena

17:30 – 18:00 Apodaka

Film laburra. Zuzendariak: Aitor Alberdi eta Ander Larrañaga

Ganbara batean aurkitutako Super 8 grabatutako irudiekin egindako filma laburra. Proiektors Sormen taldearen abiapuntua.

18:00 – 19:00 Lopelope

Film laburra (ikusi trailerra)

Zuzendaria: Aitor Lera

Oñatiko herriaren independentzia berreskuratzeko asmoz, 2019ko Udal hauteskundeen atarian Lope de Agirre Oñatira itzuliko da eta Marañoien taldea eratuko du. Lopek, 1561ean “El Dorado” espedizioan bizitako abenturak gogora ekarriko dizkigu, baita Espainiako Felipe erregeari idatzi zion eskutitza ere.

19:00 – 19:45 Dantza

Dantza dokumentalean oinarritutako dokumental serie baten lehen atalaren aurkezpena

19:45 – 21:00 Muga deitzen da pausoa  muga-deitzen-da

Film laburra (ikusi trailerra)

Zuzendaria: Maider Oleaga

(Sarrera gonbidapenarekin da. Irudienean eskuragarri)

2011an Donostiako Fermin Kalbeton kaleko 26. zenbakiko bigarren pisura lekualdatu zen Maider, non Elbira Zipitriak lehen euskal eskola ireki zuen, frankismo garai betean. Politikaria, hizlaria, irakaslea eta euskararen defendatzaile sutsua, polemikoa eta maitatua izan zen Elbira aldi berean. Kontatzea pena merezi duen emakume baten historia da hau.

 

ABENDUAK 9KO PROGRAMAZIOA