11:00 – 11:30 Erroakerroak

Film laburra (ikusi trailerra)

Zuzendaria: Ane Zuazubiskar.

Duela urte batzuk bete zituen Maddik hogeita hamar. Erabakitzen ari dira ingurukoak eta erabakitzeko gero eta denbora gutxiago uzten diote Maddiri.. Eta hark ez du nahi, edo ez daki, edo ez du erabaki nahi.

11:30 – 12:30 Gureangurean

Dokumentala (ikusi trailerra)

Zuzendaria: Askekintza eta Linas Korta

Jaietan animaliek jasaten duten “zapalkuntza” jaso du Askekintzak dokumentalean. Animaliekiko harremanari buruzko hausnarketa hauspotzea du helburu. Horretarako, Euskal Herriko hainbat jaietan irudiak bildu dituzte, eta jai horietan animaliak nola erabiltzen diren gertutik erakutsi nahi izan diote ikusleari.

12:30 – 15:00 Errementarierrementari

Filma (ikusi trailerra)

Zuzendaria: Paul Urkijo

10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisaio bat gertakari bat ikertzen ari da eta arratoek basoaren sakonean dagoen errementaria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurretak , hilketak eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzen lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.

15:00 – 16:45 Hurrak eta lapurrakhurrak-eta-lapurrak

Haurrentzako zinema (ikusi trailerra)

Hemen dira berriro Surly eta bere taldea! Oaktoneko alkateak Askatasunaren Parkea suntsitzea eta haren tokian erakarpen-parke arriskutsu bat eraikitzea erabaki du. Baina Surly eta bere lagun bitxiak elkartu egingo dira beraien etxea defendatzeko, alkatea garaitzeko eta parkea salbatzeko.

17:00 – 17:30 Hutsune zurianhutsune-zurian

Poesia bisuala (ikusi trailerra)

Zuzendaria: Ibon Goiko

Donostiako Arteleku Arte Garaikide Zentroaren (1987-2014) eraisketa gertatu baino hiru egun lehenago (2016ko gabonetan) hasi zen grabaketa eraikuntza hartan. Fikzio existentzial bat sortu dugu eraisketa honen eta auzo berriaren eraikitze prozesua eszenatokitzat hartuta. Haurtzaroaren eta heldutasunaren arteko dikotomiaz hitz egin dugu poesia bisual honetan.

17:30 – 18:00 Begi ninien koreografiabegi-ninien-koreo

Olerki musikatua (ikusi trailerra)

Zuzendaria: M. Arrate Fernandez

Omar Nabarroren ” Haragizko amoreak” deritzan olerki liburuko, “Lepoaren Geografia” olerki musikatu bat osotu dugu. Errealitatean eta irudimen eszenikoa nahiz artistikoan oinarrituriko maitasun enkuentroak ditu ardatz, ikus-entzunezko honek.

18:00 – 18:45 Oreina filman oinarritutako hiru film labur

19:00 – 20:30 Aralar, mundua leku den lurraaralar

Filma (ikusi trailerra)

Zuzendaria: Iban Toledo. On Produkzioak eta Landarlan ingurumen elkartea

Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.

ABENDUAK 8KO PROGRAMAZIOA