Irudienearako lanak aurkezteko aukera zabalik!

logolaranjaIzen ematea zabalik izango da urriaren 13ra arte, formulario bat bete behar da oinarrizko datuekin, HEMEN.

Aurten ere,  euskarazko lan interesgarrien erakusleiho izango da Irudienea, Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen gunea. Abenduaren 6tik 10era bitarte, programazio bete-betea eskainiko du Durangoko zineko aretoetan.

Eta, urtero bezala, deialdia ireki da Irudienea gunean lanak aurkeztu eta proiektatzea nahi duten guztiek aukera izan dezaten.

Izena emateko, honakoa egin behar da: 

  • Formulario bat bete, oinarrizko datuekin: HEMEN 
  • Formularioa jasotakoan, antolakuntza harremanetan jarriko da egilearekin, bestelako informazioa osotzeko. 

Gurekin harremanetan jartzeko kontaktua: kultura@topagunea.eus (Johana)

Interesa izan lezakeen lagunik izanez gero, zabaldu mezua, mesedez.

 

Facebooktwitter
youtubeflickr