Disko eta liburuez gain, Durangoko Azoka bestelako kultur sorkuntzen plaza ere bada eta euskarazko ikus-entzunezko lanek beren espazio propioa izaten dute Irudienea gunean (Zugaza zineman).

Bost eguneko programa

Euskal Herrian eta euskaraz sortutako lanak bilduta, uzta fresko eta aberatsa ekarri dugu aurtengorako ere. Dokumentalak, haur eta gazteentzako zinema, laburmetraiak, web-dokumentalak, web-sailak, fikzioa eta mahai inguruak.

Egitarau osoa egunez egun: 

        ABENDUAK 6

        ABENDUAK 7

ABENDUAK 8

ABENDUAK 9

ABENDUAK 10

Urtero legez, aldarte, kolore, intentsitate gradu ezberdinetan ikusi, entzun eta eztabaidatzeko aukera izango da aurten ere, Irudienean, Sormenaren lurraldean. Azken urteetan ez bezala, aurten  Kameratoia lehiaketa  ez da Irudienean antolatuko, Lekeitioko Zine Bileran izan zen, urrian.

Baina Kameratoia izan ez arren, Irudienea ekimen eta nobedade interesgarriz josita etorriko da aurten ere.  Tartean,  datorren urtean  Irudienean abiatuko den lehiaketa berri baten aurkezpena burutuko da:  Rally Topa.

“Rally Topa”irudienea

Euskal Herriko laburmetrai eta rallyetako irabazleen artean hoberena aukeratzeko lehiaketa izango da. 2018ko abenduan ospatuko da, lehen aldiz, Euskal Herriko laburmetrai rallyen rallya. Euskal Herri osoan antolatzen diren Rallyetako onenak izatearen ohoreaz gain, Rally Topak saria ere emango die lehen hiru onenei, baita publikoak aukeratutako lanari ere. Rally Topari buruzko informazio gehiago.