Euskarazko ikus-entzunezkoen gunea da.

Lan berrien eta gutxi zabaldutakoen erakusleihoa.

Euskarazko zinezale eta zinegileen topagune. Azoka.

IRUDIENEA

Durangoko Azokak irauten duen bitartean, bost egunez, sortzaileek ekarritako jakintza kolektiboa, bizipen historikoak eta sentimenduak islatzen dira Irudienean:

Film laburrak, luzeak, web serieak, animaziozko filmak, dokumentalak, fikzioa, esketxak, sortzaileen aurrez aurreko aurkezpenak…

Zinema munduko gaiei eta ikus-entzunezkoen bidez zabaltzen diren edukiei buruz hausnartu eta eztabaidatzeko lekua ere bada.

LEHIAKETA BERRI BAT

DemaS.A (sortzaile amateurren dema). Euskarazko film laburren bueltan, Euskal Herrian antolatzen diren rally edo lehiaketen arteko final handia. Abenduaren 9an izango da eta bertan parte hartuko dute lehiaketa bakoitzeko finalistek.