Irudienea: euskarazko sormenaren aberastasuna denen esku


Abenduaren 5etik 9ra, 2018an sortutako ikus-entzunezkoak aurkeztu eta 2019an estreinatuko diren batzuk plazaratuko ditugu Irudienean. Denen eskura jarriko ditugu web serieak, esketxak, animaziozko filmak, aurkezpenak, umeentzako zinea, dokumentalak, aurre estreinaldiak eta tailerrak. 

Ikusi aurtengo programa eta etorri!

Irudienea 2018 programazioa

Irudienea 2018 programazioa

Bizipenak eta sentimenduak islatzen

Euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntza bizia eta aberatsa da. Eta aberastasun horren erakusgarri da gaur egun sortzen diren lan ezberdinen aniztasuna: web serieak, animaziozko filmak edo esketxak, esaterako.

Irudieneak aberastasun hori erakutsiko du aurten eta ez hori bakarrik;  sortzaileak, aktoreak eta zuzendariak berton izango ditugu beraien lanak aurkezten, ikuslegoaren zalantzak eta iritziak partekatzen. Izan ere, guztiek dute sakonean gurea denaren eta gu garenaren isla. Ikusi eta entzun ez baitira hemen sortzen diren ikus-entzunezkoen oinarri bakarrak.

Jakintza kolektiboa, bizipen historikoak eta sentimenduak islatuko dira aurten ere Irudienean, euskarazko ikus-entzunezkoen plazan. Irudienean euskal errealitateak, ikuspegiak, umorea, izaera, bozak, soinuak, historia; hori guzti hori izango da ikusgai.

Irudienea denon eskura

Euskaltzaleen Topaguneak azken hilabeteotan jasotako lanen aniztasuna publikoari erakutsiko dion plaza sortu du: web serieak, esketxak, animaziozko filmak, web dokumentalak, aurre estreinaldiak, tailerrak, solasaldiak…handi zein txikientzako, denen eskura!

Irudienean denetarik izango da: Gai sozial , historiko naiz politikoei buruzko lanak; euskal literatura eta kultura ikus-entzunezkoetara ekarri dituztenak; fikzioa; zine esperimentala; fantasiazko filmak; dokumentalak…

Pase berezi naiz aurre-estreinaldiak ere izango ditugu, kasu honetan gonbidapena beharko da. Gonbidapenak Irudienean bertan hartu ahalko dira azokak irauten duten egunetan: “Soinujolearen semea”, “Muga deitzen da pausoa“eta “Margolaria” ikusentzunezkoen kasua da hau.

Programa hemen jaitsi dezakezu: Irudienea 2018 programa. (Egun bakoitzean klikatuta ikusi ditzakezu egun horretako emanaldien azalpenak eta trailerrak) 

Ekimen berri baten abiatzea

Aurten Irudienean ekimen berri bat abiatuko da: aintzinako irudiak berreskuratzeko ekimena jarriko du martxan Proiektors  sormen taldeak, “Apodaka” lanaren aurkezpena baliatuko dute ekimena bera azaltzeko.

Facebooktwitter
youtubeflickr