Abenduak 6: Irudienean bada zer ikusi!

11:00 – 11:45  Jose Antonio Sistiagaren film laburrakKartela-1023x800_baja

Irudienea bere bi film laburrekin estreinatuko dugu, fotogramak margotuz sortutakoak biak

Impresiones en la alta atmósfera (1988-1989). 7 minutuko iraupena du eta 10.000 fotogramak osatzen dute film laburra.

Paisaje Inquietante-Nocturno (1990-1991). 35mm eta 14 minutu iraupena duen lana. Teknika ezberdin batekin landua. Iada hilik den bere ladun, Mendibururi dedikatua. Honako lan honek “eguna” irudikatzen du. Bada beste labur bat “ En un jardin imaginado” deituriko, honen beste aurpegia izango litzatekeena, azken honek “gaua” irudikatzen du.

12:00 – 13:00  Aterabideak aterabidetik1

Film laburra. 29´  Zuzendaritza: SARE Gernika-Lumo, Josu Goikoetxea

“Aterabidetik”. Gehikuntzen ikus-entzunezko proiektu korala. Sarea film laburra egina. 25 gernikar baino gehiagoren artean sortua. Gernikako eta Gernikarren dispertsioaren erradiografia irudi eta soinuetan islatua.

13:00 – 14:30  Estitxu argazkia 1

Film laburra, dokumentala. 60´ Zuzendaritza: Franck Dolosor

Kantua, irria eta Euskal Herria izan ziren Estitxu abeslari aintzindariaren ardatz nagusiak. Kitarra beti eskuetan zuela, Estibaliz Robles Aranguiz (1944 Beskoitze/ 1993 Bilbo), Euskal Herriak eman duen kantari hoberenetakoak arrakasta itzela lortu zuen Euskadi, Venezuela, Mexiko edota Parisen. Frankismoaren zentsura pairatu zuen urteetan, Estitxu gogo handiz gonbidatzen zuten Frantzia eta Hego Ameriketako telebistetan.

14:30-15:30  Ezberdintasunean hezi

5 film labur. Bizipoz elkartea eta BBK fundazioa elkarlanean

15:30 – 17:15  Zipi eta Zapezipi-zape

Gabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik gabe utzi dituzte euren gurasoek eta haiek kontrolpean izan nahian beraiekin itsas bidaia aspergarri batera eraman dituzte. Beren gozamenerako, ordea, helmuga, urruneko irla bat da.

 

17:15 – 17:30  ArekaPre-c Areka

Film labur, animazioa , 6’35” Zuzendaritza: Atxur Animazio Taldea

Euxebiri aita hil zioten gerran. Gaztaroan frankismoaren errepresioa jasan zuen, eta gaur arte, diktadura aspaldi amaitua egonagatik ere, ez du bere aitaren oroimena berreskuratzeko aukerarik izan. Urteak haren bila eman eta gero, azkenik hobia ireki dutenean, Euxebik argazki bat utzi du bere aitaren hezurren ondoan.

Hogei euskal artista gazteren sortze-lan kolektiboaren emaitza da Areka.

 

17:30 – 18:00  EuritanPoster_Final

Film laburra, dokumentala, 20’35”  Zuzendaritza: Irati Gorostidi eta Arantza Santesteban

1985ean Itxaro Bordak idatzitako Klara eta biok narrazioa berrikustea proposatzen du Euritan filmak. Egilea bere iraganeko hitzen aurrean jarriz, bertan azaleratzen duen euskal nortasuna­rekiko harreman periferikoaren begirada eguneratzen da.

 

18:00 – 18:30  EuspotMUKo saria

Euspot film laburren lehiaketako lan irabazleen aurkezpena.”Lortu beharra dago aberats egiten gaituen aniztasunetik berdintasunera iristea, ulertzea gizartea pertsona ugarik osatzen dutela. Helburua da pertsona guztien parte-hartzea aukera berdintasunean ematea”.

18:30 – 20:00 Kaxa Hutsak. Euskal exiliatuen esperientziak

kaxa-hutsak

Web-dok. Multimedia /  Zuzendaritza: Josu Trueba, Iker Oiz, Garikoitz Garaialde ( Bostok Photo)

Kaxa Hutsak -Euskal Errefuxiatuen Esperientzia Ezagutu eta Kontatzeko Ikus Entzunezko Proiektu Dokumentala, 2012an martxan jarri zen ideia baten garatze eta gauzatzeko asmoen egikaritze bat da. Erbestera errefuxiatu joan diren pertsonen esperientziak bildu, ezagutu eta ezagutzera ematen dugu lan honekin.

 

Facebooktwitter
youtubeflickr