11:00 – 12:45  Bi txirula

Film luzea bi txirula kartela 1 74´ / Zuzendaria: Iñigo Garcia

Oinez doaz bi gizon. Ihesi. Natura ezberdinetan barrena, lurralde lasaiago eta epelago baten bila. Txori migratzaileak bezala. Bidai bat da “Bi txirula”. Bizi irauteko egin beharrekoez gain (janaria Bildu, lo egin, babesa bilatu,…) bizitzaz eta beste mundo baten aukeraz ausnartzeko denbora ematen duen bidaia.

13:00 – 14:15   MerlinETB_Merli Taldea_1

Telesaila 45´ /  EITB

ETBk ahalegin berezia egin du ‘Merlí’ren euskarazko bikoizketan, telesailaren jatorrizko erakargarri guztiak gordetzeko. ‘Bateko, ahotsak oso ondo aukeratuak  izan dira eta oso interpretazio onak lortu dira.  Mixer bikoizketa etxearen eskutik, esperientzia handiko aktoreek hartu dute parte’ adierazi du Asier Larrinaga EiTBren Euskara Zerbitzuko buruak. ‘Merlí’ protagonistarena, esaterako, Iñaki Beraetxe aktoreak egin duela kontatu du Larrinagak.

14:15 – 15:30   Tosta TOSTA DOKUMENTALA

Dokumentala 60′ / Zuzendaria: Jorge Fernández Mayoral / Tosta ekimeneko Euskal Herriko bazkidea: Euskaltzaleen Topagunea.

Hizkuntza: Euskara, frisiera, galiziera, irlandera, eskoziako gaelikoa, galesera eta kornubiera. Azpitituluak euskaraz.

Atlantikoan barrena bidaiatu duen TOSTA ekimenaren kronika da. Gure ozeanoak bustitzen dituen zazpi hizkuntza-komunitate gutxituen errealitateak islatzen ditu, euskararena tartean. Proiektuan bidailagun izan direnen lekukotzen eskutik, eta arte diziplina anitzen bitartez, txikien arteko elkarlanaren handitasuna adierazten du.

15:30 – 16:30  Laban. Mamu txikia. A ze beldurra!Laban-mamu-txikia

Haurrentzako filma 45′  / Zineuskadi 

HIRU komunitateak mozorrotuta etortzeko deialdia egiten du! ( 2- 6 adin tartea)

Laban mamu txikia bere familiarekin bizi da Morningsun gazteluan. Beldurgarria izan nahi du, aita bezala, baina saiatuagatik ere, ez du sekula lortzen. Beldurgarria izan beharrean, beldurtia da bera, eta iluntasunari dio batez ere beldur. Labolina ahizpa oso trebea da soinuak egiten, edozein zarata imitatzeko gai da. Gazteluan errege-familia bat bizi da eta errege erreginaren semea eta printzearen txakurra dira Labanen lagun kuttunak. Haiekin eta Labolinarekin batera hainbat abentura biziko ditu Labanek.

16:30 – 17:45   Ama, nora goaz?

Dokumentala 62´ /  Zuzendaritza:  Iban Gonzalezamanoragoaz 2

Espainiako Gerra Zibilari buruz hainbat film eta dokumental ikusi ditugun arren, bada istorio bat 80 urtetan isilpean mantendu dena. Euskal Herrian gertatu zen eta emakumeak izan zituen protagonista. Emakume anonimoak. Agian horregatik ez du inork orain arte aintzat hartu. Gerra Zibileko emakume anonimoak dira.

17:45 – 18:00  IlunpetanIlunpetan_fotograma_2

Film laburra 5´  /  Zuzendaritza: Koldo C. Diez

Ilunpetan, bere gelan, Leak neska batengan pentsatzen du.

 

18:00 – 18:30  Zulo 

ZULO 4K final.00_06_26_11.Imagen fija001

Film laburra 14´  /   Zuzendaria: Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola

Denok gara ezberdinak, denok ditugu beldurrak, ezintasunak, mugak…Baina adorea? Denok al daukagu adorea? Istorio honetako bi protagonistek elkar maite dute eta maitasun hori, elkarrekin bizitzea hautatu dute, oztopoei aurre eginez.

18:30 – 20:00   Joseba Sarrionaindia. Hemen eta han joseba sarrionandia, hemen eta han

Dokumentala 43´  /   Zuzendaria: Pello Salaberria eta Peru Magdalena

Iurretako idazle handiaren bizitzaren eta obraren inguruko sorkuntza lan bat da. Bertan, Sarrionaindiarenaz gain, hurbileko izan dituen lagunen eta artisten parte hartzea jasotzen da. Izenburuak iradokitzen duen moduan, hemen eta han kokatzen da dokumentala, Euskal Herrian eta Kuban, alegia.

ABENDUAK 10EKO PROGRAMAZIOA