11:00 – 12:00  Mintzalagunakmintzalagunak (1)

Erreportajea 45′   / GOIENA telebistak Debagoienako mintzalagunekin batera egina.

Debagoieneko bederatzi lagunen esperientzia pertsonalak jasotzen ditu. Horiei gehitzen zaie Euskaltzaleen Topaguneko mintzapraktikako eragile Arrate Illaro.  Mintzalagunek egunerokoan zer egiten duten eta horrek euskal hiztun moduan zer suposatzen dien jasotzen du erreportajeak. Hori bakarrik ez; euskal hiztunek ere jasotzen dute ekimen horretatik. Mintzalagun taldeak asko eta askotarikoak dira.

12:00 – 13:15   Kaixo.com

Dokumentala   60′  / Kaixo.com atariaren 20.urteurreneko dokumentala

1997ko uztailaren 22an, kaixo.com jaio zen, euskarazko lehenengo bilatzailea, alegia. Garai horietan, Google existitu aurretik, web-orri bat ikusteko segundoak behar izaten ziren. Gainera, webgune, txat edo abildua bezalako hitzak asmatu izan behar genituen. Dokumental honetan, 9 pertsonaiaren bidez, Kaixoekin zerikusia izan zuten Euskadiko Interneteko hastapenak kontatu nahi izan ditut.

13:15 – 14:00   Nomofobikaklogo_NOMOFOBIKAK_WEBSERIEA_berdea-01 copia

Webseriea  6 sailen proiekzioa 25′    /

Aizyber eta Kattalink Nomofobikoentzat abangoardiako terapia esperimental batean hasiko dira legearekin dituzten arazoekin itota.

WEBSERIEAn bi protagonistek, legearekin dituzten arazoak konpontzeko terapia esperimental batean parte hartzea onartzen dute;  Kattalink-eri karneteko puntuak kendu dizkiote, autoan WhatsApp-a erabiltzean moto gidari bat harrapatu duelako,  eta Aizyberri aireportuetan sartzea debekatu diote, fakturatutako maletatik bere mobila errekuperatu nahian segurtasunekoekin izandako liskarragatik.

14:00 – 14:30    Suargi SUARGI

Dokumental laburra  25´  /   Zuzendaria: Xabier Ortiz de urbina

SUARGIk  hausnarketa du helburu. Errealitate jakin baten kronika baino, bi kultura, bi bizimodu, bi proiekturen arteko talka erakutsi nahi du, Siria Iparraldean aurkitzen den Rojava bezala ezagutzen den eremu Kurdua eta Europa mendebaldekoaren artekoa, alegia.

15:30- 17:30 Printze txikiaPrintzeTxikia_Kartela_euskaraz

Filma 108′  / ( 6 urtetik aurrera)  Zineuskadiren eskutik. 

Neskatxa baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa da. Bere amak helduen munduan bizi dadin prestatzen ari den neskatxa eta bihotz oneko adineko pilotu bitxia protagonista dituen kontakizuna.  Zirraraz betetako bidaia magikoa, haurtzarora itzuliko duena, giza harremanak garrantzitsuak direla ulertzeko eramango du. Bihotzak ongiaren bidea erakusten duela ulertuko du, izan ere, funtsezkoa dena begien bidez ikusezina bilakatzen da.

17:30- 19:00 Pelota IIpelota-web

Dokumentala, 71´  /  Zuzendaria: Olatz Gonzalez Abrisketa

“Pilota izaki bizia da. Guztiak ezberdinak dira eta arretaz entzun behar ditugu elkarrengandik bereiztu nahi baditugu.” Pelota II dokumentalak kirol honen sekreturik handienean barrena egiten du: partidu bakoitzerako pelotarik onena aukeratzea.

19:00- 20:00 ‘Rally Topa’ lehiaketaren aurkezpena

Euskaltzaleen Topagunearen eskutik

Asko dira urtero herriz-herri antolatzen diren film laburren rally edo lehiaketak, sortzaile amateurrei zuzendutakoak: gai bat jarri, sorkuntzarako baldintza jakin batzuk eman eta, egun baten edo biren buruan, euskarazko film labur bat egitekoak. Rally Topa, urte osoan zehar burututako lehiaketa horietako finalisten arteko finala izango da. Lehen Rally Topa 2018ko abenduan ospatuko da, Irudienean.