VII.edizioa izango dugu aurtengoa. Durangoko Azokan, kultura esparru ezberdinek espazio propioa izan dezaten apustu egin zuen Gerediagak. Ikusentzunezkoen munduak ere badu bere tokia kulturaren plazan, Durangoko Azokan: Irudienea.

Autobus bat izan zen gure lehen kokalekua, Landako gunearen inguruan kokatuta. Hantxe hasi ginen, autobus hartako zine aretoan, etortzen ziren guztiei urtean zehar euskaraz sortutako lanak erakusten. Euskal zinemagintzari euskal kulturaren azokan hauspoa ematen.

2013.urteaz geroztik, Irudieneak Durangoko Zugaza zine aretoan eskaintzen du lau eguneko programazio bat, euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntzaren azken berrikuntzak, bitxikeriak, proposamenak, eztabaidak inguratzen den orori zabalduz.