2017 (03’50’’)

HIGADURAK-AMAIAAmaia Otaola

Eibar, 1995. Ikus entzunezko komunikazioan graduatua eta Euskal Telebistan erredaktore zein ekoizpen lanetan nabil. Dokumentalgintza eta esperimentazioa dira nire alorrak. Hala, MATILDE sormenezko dokumentala izan da nire lehenengo bakarkako lana.

Oihane ZunzunegiHIGADURAK-OIHANE

Galdakao, 1995. Ikus entzunezko komunikazioan graduatua. Bidaiatzea eta argazkigintza dira nire pasioak. Izan ere, argazki proiektuak garatzen aritzen naiz, eta horrela burutu nuen Nepalen PAUXA izeneko argazki proiektu pertsonala, nire lehenengo bakarkako sorkuntza.

Sinopsia

60 miloi urte, geologiaren liburu handia. Higadura bakoitza, belaunaldien atal bat da. Badira irakurritako atalak eta irakurtzeko zain daudenak. Arrokek isiltzen duten jakituria gure senideek abesten dute. Denok gogoratzen ditugu txikitako lo kantak…

Fitxa teknikoa

Zuzendaritza, gidoia eta muntaia: Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola
Generoa: Laburmetrai esperimentala
OFF ahotsak: Ane Rodriguez, Miren Madinabeitia, Joserra Ferreiro, Naia Etxebarria eta Matilde Perez.

HIGADURAK