“Goitik behera”, Kameratoiaren gaia

Hasi da Kameratoia! Pasa den larunbatean Gernika-Lumon batu ginen, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyari hasiera emateko. Parte hartzaileek bideoak egiteko gaia eta ezaugarriak jaso zituzten, eta gosari on baten ostean, lanean hasi ziren.

Kameratoia 2012

“Goitik behera” da aurtengo edizioko gaia, eta Gernika-Lumoko ezaugarriekin osatu beharko dira lanak: Gernikako Arbola, Gernika Rugby Taldea, Azoka eta Astra, besteak beste.

40 gazte inguru ari dira Kameratoian parte hartzen, eta egiten dituzten lanak maiatzaren 17a baino lehen aurkeztu behar dituzte. Ikus-entzunezko guztien emanaldia eta sari banaketa, maiatzaren 26an izango da, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Epaile talde batek adostutako hiru sari banatuko dira, 1.500€, 1.200€ eta 900€-koak.

Facebooktwitter
youtubeflickr