Elorrioko finalistak ere DemaSAn

Azaroak 2-3 asteburuan ospatu zuten 24 ordu digitalean lehiaketaren XIII.edizioa eta hamaika taldek  euskaraz sortu zituzten film laburrak, antolakuntzak emandako

oinarri24OD-elorrioak betez: aurten “Eraldaketa” izan da aurtengo  gaia; “Itotzekotan, ur handitan” sartu beharreko esaldia eta “artaziak” objektua.

Elorrioko Arriola aretoa leporaino bete zen partehartzaileek 24 ordutan sortutako lanak ikusteko. Aurtengo lan guztien bideoa hemen dago ikusgai.  

 

 

 

Lehen hirurak DemaSAn 

24 ordu digitalean lehiaketako epaimahaiak Grabon, Ikusi Makusi eta Banda aparta taldeen lanak saritu zituen. Hiru talde hauen lanak, Demasan izango dira, Euskal Herriko film laburren rallyen finalisten finalean:

24O-1

 

SARI NAGUSIA Grabon taldearen “Celorrio, egunsenti berrirantz” lanari ematea: “Oso ondo uztartu dabez oinarrietan eskatutako elementu guztiak. Gidoian egindako lana oso ona izan da eta komedia generoa ondo landu dabe; gora umorea!”

 

24O-2

 

1go FINALISTA “New Elorrio” laburra izan zen, Ikusi Makusi taldearena. “Errealizazio aldetik lan ona, baita aktoreen paperak ere eta kamera eta argazkigintza oso zainduak. Teknikoki, bai soinu aldetik eta baita irudiaren aldetik ere, lan bikaina”

 

24O-3

 

2.FINALISTA Banda aparta taldearen “D Jan-Dau” lana geratu zen, epaimahaiak emandako argudioa, honakoa: “Ideia ona izan da eta istorioa erabat originala. Irudi indartsuak erabili dabez eta muntaia ausarta izan da”

 

 

24O-publiko

 

PUBLIKOAREN SARIA, berriz, “(H)ezhilketa” lanak eraman zuen,  / ZainZuriBerdeak taldearena.

 

 

 

Facebooktwitter
youtubeflickr