Rallyaren bigarren edizioa Arabara eraman genuen, Aiaraldea eskualdera. ‘Kanpobasea’ Laudioko institutuan jarrita, kameratoilariak eskualde osoan barrena ibili ziren 2006ko abenduaren 16an.

CRW_9673.jpg

Bigarren edizioan ekipoak antolakuntzak jarri zituen, eta horrek nerbio (eta arazo tekniko!) askotxo ekarri zituen azken orduan!

Bai baina ez izan zen edizio hartako gaia eta, oraindik oso ondo ulertu ez dugun arrazoiren batengatik, aurkeztu ziren lan guztiek nahiko ukitu mistikoa zuten. Ikusi, bestela, edizio hartako palmaresa:

Zeruari (Ibon Antuñano eta Gaizko Fanarraga)

 

Titulurik Gabea III (Daltoniko Anonimoak)

Izengabea (Insano Komandoa)