Epalzaren Alargunak taldearen ‘II’ filmak irabazi dau Kameratoia 2010 lehiaketea

Ermuko Lobiano Kultur Gunean banatu dira asteburuan Kameratoia ikus-entzunezko rallyaren seigarren edizinoko hiru sariak.

Parte-hartzaileek lau eguneko epea izan dabe bost eta hamar minutu bitarteko ikus-entzunezko lanak sortzeko, Muga-Mugan izenburutzat hartuta eta Ermuko hamar ezaugarritako zerrenda batetik gitxienez hiru erakutsiz.

Danetara, 28 taldek emon dabe izena lehiaketan parte hartzeko, eta hareetatik 15ek lortu dabe lana sasoiz entregetea. Ondoren, Alain Dominguez Kortazar artista ermuarraren eskutik, irabazleen izenak jakin dira.

Danetara, hiru sari banatu dira, 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak. Gainera, saritutako lanak bere kultur eskaintzearen barruan sartuko ditu Topagunea-k-


Irabazleak

Epalzaren Alargunak taldearen II filma

1500 euroko saria

 

 

Zapatilla Films taldearen Biak bat

1200 euroko saria

 

PuntutAparte taldearen Ermugarra lanak lortu dau.

900 euroko saria