Kameratoilariak Elgetako Kafe Antzokian

Kameratoilariak Elgetako Kafe Antzokian

Artean izen propiorik ez zuen lehiaketaren hirugarren edizioa Elgetako Espaloia Kafe Antzokian egin genuen, 2007ko abenduaren 29an. Eguraldi hotz-hotza izan genuen, eta aurreko egunetan elurrak Elgetaraino iristen utziko ote zigun beldurrez ere ibili ginen.

Baina azkenean oso ondo joan zen dena eta -beste edizioei ezer kendu gabe- egun eder-ederra pasatu genuen: Espaloia Kafe Antzokiko lagunek ate guztiak ireki zizkiguten (literalki) kameratoilariak antzokiko txoko guztiak erabili ahal izateko, eta herritarrak ere lehiakideei laguntzeko erabateko prestutasuna agertu zuten uneoro.

Rallyak aldaketa txiki baina handi bat izan zuen formatuan urte hartan: lehen aldiz, talde bakoitzak bere tresneria ekarri behar izan zuen. Eta lehen aldiz, sekulako erakustaldia ikusi genuen: jirafa-erako mikroak, erresoluzio handiko kamerak… Hala ere, jatorrizko izpiritua ez zen galdu, eta antolatzaileok nekez ahaztuko dugu, esaterako, Araba aldetik parte hartzera etorri zen familia osoaren kasua.

Kontuak kontu, hauek izan ziren saritutako lanak:

TRASTAKA taldea (Gasteiz). ‘Bestaldean’

LOGUREA taldea (Eibar). ‘Hirugarren zenbakia’

ERREKORTXOLIS (Zarautz).El Par Geta’