Hamaika ikus-entzuteko jaioak

Argazki Rallyen formatua ikus-entzunezkoen mundura ekarrita, Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen Rallya antolatu zuen Topaguneak 2005ean Eibarren.

Hamar orduko epea eman zitzaien parte hartzaileei gehienez hiru minutuko iraupena izan zezakeen bideo baten gidoia idatzi, irudiak grabatu eta edizio lanak burutzeko. “Hamaika ikus-entzuteko jaioak” gaia eman zitzaien gazteei, euren bideoetan lantzeko, eta Eibarko leku eta ezaugarri tipikoen zerrenda bat, bideoetan islatu zitzaten.

Edizio lan horiek, gainera, antolakuntzak jarritako makinetan egin behar zen. Lehen edizio hura buruhauste tekniko eta logistikoz josia egon zen, baina argi ikusi zen hala ere, ideiak bazuela mamia eta gazteek oso gustura parte hartu zutela.

rallya2005

Lanen artean denetarik egon zen: amateur samarrak, itxura profesionalekoak, serioak, umoretsuak… Sariak ere ‘kategoriaka’ banatu ziren: hauexek izan ziren Eibarko lehen edizio hartan saria lortu zuten ‘aitzindariak’ .

Lanik erakargarriena: Eibar Merkataritza gunea. Egileak: Irune Jaio, Amaia Jaio, Jatsu Argarate eta Unax Blanco

Gaia ondoen islatu zuena: Anteojonudoak. Egileak: Kalageli taldea

 

Lanik osatuena: PoronponponEgileak: Markos Gimeno, Alain Dominguez eta Oskar Morales