Ikus-entzunezko Rallyaren 2008ko edizioa izan zen Kameratoia izena eraman zuen lehenengoa. Tabakaleran egin genuen, Donostian, 2008ko abenduaren 13an, eta sekulako hotza pasatu genuen fabrika zaharrean!

Beti bezala, eta benetan diogu, epaimahaiko kideek gorriak pasa zituzten bideo guztien artean hiru irabazleen aukeraketa egiteko. Maila urtetik urtera hobetzen doa, eta lau urtean asko hobe daiteke!!!

KAMERATOIA 2008 Donostia Banerra

Epaimahaia sufritzen
Epaimahaia, sufritzen

Saria lortu zein ez, Kameratoian sortutako bideo guztiek dute bere xarma, eta uste dugu denak ikustea merezi duela. Orain, denak jarraian ikus ditzakezu, Youtuben sortu dugun erreprodukzio zerrendari esker.