Blakandeker taldearen ‘Nireak dira’, garaile Bermeon

20 taldetan banatuta 115 gazte bildu ziren Kameratoian parte hartzeko.

Kameratoia irabazleak

Azken lau urteotan bezala, aurten ere Euskal Herriko Ikusentzunezkoen Rallya antolatu du Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak. Kameratoiaren bosgarren edizioa Bermeon ospatu zen, abenduaren 12an. Argazki-rallyen mekanika ikus-entzunezkoen mundura ekarriz, hamar orduko epea eman zitzaien parte hartzaileei, goizeko 9etatik arratsaldeko 7ak arte, hiru minutuko bideo baten istorioa asmatu, irudiak grabatu, editatu eta jendaurrean aurkezteko. Egunean bertan ezagutu zuten gaia eta euren lanetan derrigorrez agertu behar ziren Bermeoko zenbait ezaugarri emanda egin behar izan zute lan. Lanak euskaraz behar zuten. Baldintza hauek kontuan hartuta, aurkeztutako 20 taldetatik 5 ez ziren lana amaitzera heldu eta bertan behera utzi behar izan zuten bere proiektua. Hala ere antolakuntzak egun osoan zehar giroa ezin hobea izan zela aipatu du. Sari banaketa Nestor Basterretxea Aretoan Lehen saria Blakandeker taldearen Nireak dira! lanarentzat izan zen. 1.500 euroko diru saria eskuratu zuen umorez egindako film laburrak.

1.200 euroko diru saria bigarren postuan gelditu zen Neguko hitzak lanarentzat izan zen. Epalzaren Alargunak talde nafarrak egindako lana Bermeoko zoro etxetik atera berri den neska baten gorabeheretan oinarritzen da. Hirugarren saria eta 900 euroko diru saria Lelokeri Films taldearen Joselontxo izeneko lanarentzat izan zen.