Durangoko Azokako IRUDIENEA gunea zineman izango da aurten

Dagoeneko jakingo duzuenez, KAMERATOIA, Euskal Herriko IX. Rallyak dakarren nobedadeetako bat,  Durangoko Azokako IRUDIENEA Gunearen baitan antolatzea izango da.

Irudieneak ikus-entzunezkoen alorreko sortzaileei leku bat egiten die azokan, eta beren lanen erakuslehio izateaz gain, sortzaileak eta zaleak harremanetan jartzen ditu, tertuliarako aukerak sortuz.

Aurten, erronka handi bat dauka esku artean Irudieneak: Landako erakustazokatik atera eta ZINEMARA DOA!!  Horrela, proiekzioek kalitatea irabaziko dute, 100 lagunentzako lekua izango da eta aurkezpenetarako aretoa ere egokituko da. Baina lasai! Landakotik 150 metrora baino ez gara egongo!

*KAMERATOILARIAK mapako 7. gunera gerturatu beharko zarete Abenduaren 6ko aurkezpenean parte hartzeko. Abenduaren 8ko sari banaketa ere bertan izango da!!

Irudienea 4 egunez egongo da zabalik, abenduaren 5etik 8ra, eta KAMERATOIAz gain, guztiok gozatzeko moduko eskaintza egongo da bertan: film luzeak, film laburrak, bideoklipak, aurkezpenak, mahaingurua, dokumentalak, fikzioa, umeentzako filmak…

Facebooktwitter
youtubeflickr