kame216kartela“Oihaneko legea” gaiari helduta, 18 taldek aurkeztu zituzten beraien lanak emandako 48 orduen barruan. Uda films taldeak eraman zuen lehen saria, bigarren urtez jarraian,  “Lege zahar” laburrarekin.

Abenduaren 6an ospatu zen Irudienean XII. Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen rallyko sari banaketa. Izena emandako 23 taldetatik hemezortzik piztu zuten azkenean, piztia. Hemezortzi lan, elkarren artean arras ezberdinak jaso zituen antolakuntzak. Abenduaren 6ko sari banaketa ekitaldian ikusi ziren jasotako 18 lan horiek eta epaimahaiak ere, bertan, publikoarekin batera, ikusi zituen film labur guztiak.

“Oihaneko Legea” izan zen XII.edizioan  lehiakideei eman zaien gaia; 48 ordu izan zituzten film laburrak egin eta Topaguneari entregatzeko. Guztira 18 talde izan ziren Euskal Herriko euskarazko film laburren rallyan azkeneraino heldu zirenak.

 

1 SARIA

 Epaileek “barrura iristen” zen mezuari eman zioten Uda films taldearen “LEGE ZAHAR” lanari eman zion epaimahaiak “Irudi oso zainduagatik, laburrean erabilitako lengoaia poetikoagatik eta mezua barrura iristen delako”.

2.SARIA

“BARNEKO INDARRA” lanak lortu zuen, “Troppena” taldeak transmititutako “mezu indartsuagatik” eta, batez ere, “barruko piztiaren sinbolismo politagatik”.

 

3.SARIA

55 segunduko iraupena duen animazio batek eraman zuen, “Azken ilaran” taldearen “LIBRE” laburrak. Epaimahaiak azpimarratu zuen “beste guztiekin alderatuta, lengoaia zinematografiko desberdina” erabili izana eta “mezua laburra baina zuzena” zela.

 

Publikoaren saria: “Euskarak 365 egun” izan zen ikusleei gehien gustatu zitzaiena, “Anana films” taldearena.