2018ko urritik 2019ko urrira bitarte Euskal Herrian antolatutako euskarazko film laburren rally edo lehiaketen arteko topaketa izango da abendukoa.  Lehiaketa hauetan lehen bi postutan geratu diren film laburrek hartuko dute parte Irudieneako finalisten finalean.

Finalista geratu zarete rally batean? 

2018ko urritik 2019ko urrira bitartean euskarazko film laburren rally edo lehiaketa batean parte hartuta finalista geratu bazarete (lehen postuan edo bigarrengoan) DemaSAn parte hartzeko txartela eskuratu duzue!
2019ko abenduan finalisten final handia ospatuko dugu Irudienean, Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen gunean.
Bete azpiko formulario hau eta zuekin jarriko gara kontaktuan.

Euskarazko film laburren lehiaketa bat antolatzen duzu?

Euskal Herriko lehiaketa guztietako finalistak izan nahi ditugu abenduko finalean eta 2019ko egutegi zehatz bat ari gara osotzen lehiaketa guztiekin.

Euskarazko film laburren rally bat antolatzen baduzu, azpiko formulario hau bete edo idatzi  johana@topagunea.eus helbidera.